Gizartea -

Lan-istripua

Baso-makina batek zauritutako langile bat ebakuatu dute Markina eta Elgoibar artean, helikoptero bat erabilita

Segurtasun Sailak informatu duenez, istripua 14:30ak aldera gertatu da eta langilea 44 urteko gizon bat izan da.

Zauritutako langilea 44 urteko gizon bat izan da
Zauritutako langilea 44 urteko gizon bat izan da
Zauritutako langilea 44 urteko gizon bat izan da

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Baso-makina batek zauritutako langile bat ebakuatu dute, Elgoibar eta Markina artean. Bizkaiko suhiltzaileek, larrialdi zerbitzuekin eta Ertzaintzaren Erreskate Unitatearekin batera, zauritua ospitaleratu dute helikoptero bat erabilita.

Segurtasun Sailak informatu duenez, istripua 14:30ak aldera gertatu da eta zauritua 44 urteko gizon bat izan da.

Bizkaiko Suhiltzaileek Twitterren txiokatutako irudietan, langilearen gorputza esku-ohe batean inmobilizatuta ikusten da. Larrialdi zerbitzuek Osakidetzaren helikoptero batera hurbildu eta ospitaleratu dute zauritua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Gipuzkoa Elgoibar EAE albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Suhiltzaileak