Gizartea -
Turismoa
#TuristaMaitea kanpaina aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak, turismo jasangarriaren aldeko konpromisoa
Itourbaskek emandako informazioen arabera, 2020ko datuekin alderatuta aurtengo lehen seihilekoan % 16ko hazkundea izan da kontsultetan Euskadin.
EITB MEDIA
Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak #TuristaMaitea kanpaina aurkeztu du, Euskadiko Turismoaren Kode Ekonomikoa programaren ekintzen barruan dagoena. Egitasmoak bisitariak inplikatzea du helburu, dagoeneko hemen daudenak eta Euskadira eta Euskadiko turismo-sektorera hurbiltzeko asmoa dutenak. Itourbasken informazioen arabera, aurtengo lehen seihilekoan % 16ko hazkundea izan da kontsultetan, 2020ko datuekin alderatuta, Euskadi osoan, eta % 28,5ekoa Gipuzkoan, % 9,3koa Bizkaian eta % 7,4koa Araban.
Sailburuak azaldu du kanpainak Euskadi hautatzen duten bisitarien jarrera azpimarratu nahi duela, bai eta turismoaren eredu berezian eta eskaintza bereizian oinarritutako erabaki hori hartzeak dakarren konpromisoa ere. Horrekin batera, tokiko ekonomiarako irizpide etikoak eta itzulkin sozialak dituen errespetuzko turismoa bilatzen duela gaineratu du.
Euskadiko turismoaren datuei dagokienez, Javier Hurtadok jarduera pixkanaka suspertzen ari dela adierazi du. Itourbaskek emandako informazioen arabera, 2020ko datuekin alderatuta aurtengo lehen seihilekoan % 16ko hazkundea izan da kontsultetan Euskadin, eta % 28,5ekoa Gipuzkoan, % 9,3koa Bizkaian eta % 7,4koa Araban.
Eusko Jaurlaritzaren ustez, Euskadiko Turismoaren Kode Ekonomikoa "asmoen adierazpen bat baino gehiago" da. Laburbilduz, #TuristaMaitea kanpaina Euskadiko turismo-erakundeek eguneroko jardunean erantzukizun sozialak eta ingurumen- eta ekonomia-jasangarritasuna txertatzean datza. Eta, aurten, 600 bat euskal turismo-erakundek hartuko dituzte Euskadiko Turismoaren Kode Etikoaren printzipioak.