Gizartea -

Koronabirusa

Pertsona bat hil da eta kutsatzeek gora egin dute Nafarroan

229 positibo berri atzeman dituzte. Gainera, 14 pertsona ospitaleratu behar izan dituzte, horietako bi ZIUn.

Osasun langile bat gazte bati proba egiten. Artxiboko argazkia: EFE
Osasun langile bat gazte bati proba egiten.
Osasun langile bat gazte bati proba egiten. Artxiboko argazkia: EFE

Eider Garaikoetxea O. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

229 positibo zenbatu dituzte eta pertsona bat hil da covid-19ak jota Nafarroan azken orduetan, Foru Gobernuak emandako datuen arabera.

2.135 proba egin dituzte, eta positibotasun tasa % 10,7ra jaitsi da. Zenbatutako kutsatzeak bezperan baino 37 gehiago dira, baina duela astebete baino 74 gutxiago, eta duela 14 egun atzemandako 382 positiboetatik urrun daude. Hori horrela, pilatutako intzidentziak behera egiten jarraitzen du.

Tuteran zenbatu dituzte kutsatze gehien: 16. Ondoren datoz Iruñeko Donibane auzoa (10 positibo) eta Altsasu (zortzi). Sarriguren eta Viana udalerrietan eta Iruñeko Arrotxapea, Txantrea eta II. Zabalgunea auzoetan zazpina kasu hauteman dituzte.

Ospitaleetako egoerari dagokionez, guztira 96 gaixo daude Osasunbideko erietxeetan (bezperan baino bat gutxiago), eta horietatik 23 ZIUn daude (astelehenean baino bat gehiago). Halaber, 14 paziente berri sartu dira, horietako bi zainketa intentsiboko unitatean.

Txertaketari dagokionez, astearte honetan 5.365 dosi jarri dituzte. Hala, guztira 423.926 nafarrek dute txertaketa pauta osoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko argazkiak Nafarroa Tutera albisteak Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Osasun albisteak Altsasu azken ordukoa Sendagaiak Txertoak Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa