Gizartea -
Koronabirusa
Hirugarren egunez jarraian, 200eko langatik behera daude kutsatzeak Nafarroan
Beheranzko joera nabarmena da, batez ere duela bi asteko datuekin alderatuta: 121 kutsatze gutxiago atzeman dituzte.
Eider Garaikoetxea O. | EITB Media
191 kutsatu berri hauteman dituzte Nafarroan, Foru Gobernuak emandako behin-behineko datuen arabera.
Bezperako datuak errepikatu dira eta hirugarren egunez jarraian 200eko langatik behera kokatu dira. Gainera, duela astebeteko datuekin alderatuta, 15 gutxiago dira, eta duela bi aste baino 121 gutxiago.
Tuteran atzeman dituzte kasu gehien, 15, hain zuzen. Ondoren ageri dira Iruñeko Donibane auzoko 14ak eta Sarrigurenen zenbatutako 12ak. Horrez gain, Altsasun eta Cascanten 10na kutsatze hauteman dituzte.
Hain justu, intzidentzia gehien dituzten herrietan transmisioa eteteko asmoz, gaueko etxeratze-agindua luzatzeko eskaera egingo du gaur berriro Nafarroako Gobernuak.