Gizartea -

Irun

Bidasoa ibaia igerian gurutzatu nahi zuen 19 urteko gazte bat sorotsi dute

Larrialdi zerbitzuek Santiago Aurrea uhartean topatu dute gaztea. Dirudienez, Gipuzkoako herrian bizi da, eta, beraz, ez da pasean dagoen migratzailea.

Bidasoa ibaia, Irun. Artxiboko irudia
Bidasoa ibaia, Irun. Artxiboko irudia
Bidasoa ibaia, Irun. Artxiboko irudia

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bidasoa ibaia igerian zeharkatuta mugaren beste aldera gurutzatu nahi zuen 19 urteko mutil bat sorotsi dute Santiago Aurrea uhartean. Larrialdi zerbitzuek 15:00etan jaso dute abisua, eta ezbeharrik gabe sorotsi dute gaztea. Bigarren egunez jarraian, antzeko gertakaria izan da Bidasoa ibaian, igandean ibaia zeharkatu nahian ari zela migratzaile bat ito ondoren. Hala ere, honako hau ezbeharrik gabe sorotsi dute. Gaztea Gipuzkoan bizi da, eta, beraz, ez da pasean dagoen migratzailea.

Segurtasun Sailaren informazioen arabera, ezbeharrik gabe sorotsi dute gaztea, eta suhiltzaile taldeak uharte txikitik atera besterik ez du egin.

Dirudienez, Gipuzkoan bizi den pertsona bat izan da, eta, beraz, ez da pasean dagoen migratzailea. Gazteak azaldu du "familiar batzuei bisita" egin nahian saiatu dela ibaia igerian gurutzatzen, lurreko mugatik ez baitiote pasatzen utzi.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Migrazioa Gipuzkoa EAE Gizartea Eguneko albisteak Irun Albisteak