Gizartea -

Koronabirusa

UPV/EHUko ikertzaile talde batek COVID-19aren infekzioa galarazten duten konposatu berriak aurkitu ditu

COVID-19aren infekzioa galarazten duten konposatu berrien ikerketan, tresna bioinformatikoak erabili dituzte eraginkor surtatu diren 1.000 konposatu inguru identifikatzeko. Horien artean, Sulcanozol antifungikoa nabarmendu da.

COVID-19aren ikerketarako laborategia. Argazkia: EFE
COVID-19aren ikerketarako laborategia. Argazkia: EFE
COVID-19aren ikerketarako laborategia. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EHUko ikertzaileek COVID-19aren infekzioa galarazten duten mila konposatu berri aurkitu dituzte, Frantziako Osasun eta Ikerketa Institutuarekin eta Innoprot enpresa bioteknologikoarekin batera. Konposatu horien artean, Sulconazol antifungikoa izan da eraginkorrena, eta sakonki ari dira horren inguruan ikertzen. Aurkikuntza Euskampus Nazioarteko Bikaintasun Campusak sustatu du, eta Pariseko INSERMeko ikertaldeak ere parte hartu du.

Tresna bioinformatikoak erabilita, 1.000 konposatu inguru eraginkor identifikatu dituzte SARS-CoV-2 birusaren aurka. Horien artean, Sulconazol antifungikoa nabarmendu da, honako hau izan baita eraginkorrena.

Konposatu horren eraginkortasuna in vitro ebaluatu da zelula ereduetan, eta % 85erainoko inhibizio tasak lortu dira.

Ikerketa, UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Iker Badiola irakasleak eta Pariseko INSERMeko doktorea den Majib Khatibek zuzenduta, Euskampus Nazioarteko Bikaintasun Campusak sustatu du. Horretan, Pariseko INSERMeko ikertaldeak ere parte hartu du.

Iker Badiola, UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko irakasleak

Ikerketa partzuergoak jakinarazi du ikerketa artikulu batean laburtu eta argitaratuko dituztela lortutako emaitzak, eta Sulconazolaren erabilera berriaren patentea iragarri dute. Era berean, harremanetan jarri dira industriarekin, patenteak garatu eta merkaturatu ahal izateko.

Azkenik, ikertzaileek zehaztu dute eraginkortasun handia erakutsi duten furinatik lortutako lau konposatuak aztertzen jarraituko dutela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EHU EAE Gaixotasunak albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasunari buruzko albisteak Medikuen albisteak Sendagaiak Koronabirusa