Gizartea -
Radio Euskadi
Xabier Legarreta: "Ikaragarria da pertsona bat bizitza galtzen ikustea aukera bat baino ez duenean bilatzen"
Eusko Jaurlaritzaren Migrazio eta Asilo zuzendari Xabier Legarretak esan duenez, Exekutiboaren ahalegina bidean dauden migratzaileei "erantzun azkarra, duina eta solidarioa" ematea da.
EITB Media
Xabier Legarreta Eusko Jaurlaritzaren Migrazio eta Asilo zuzendariak esan duenez, "ikaragarria da" aukera bat bilatzen ari den pertsona bat bizitza galtzen ikustea. Bidasoan hil den migratzaileari buruz hitz egin du Legarretak Radio Euskadiko "Boulevard" saioan. Bere saila Segurtasun sailarekin batera lanean ari dela esan du, eta espero du Ertzaintzaren ikerketak hildakoaren identitatea argitzen lagunduko duela.
Igandean, hiru hilabetean Bidasoa gurutzatzen saiatzen hil den bigarren migratzailearen heriotza "guztion porrota" dela esan zuen, eta gaur bide beretik hitz egin du. "Ikaragarria da, tragedia bat eta drama bat", esan du, eta maiatzean modu berean hil zen Boli Kostako gaztea izan du gogoan.
Gogorarazi duenez, 2018tik euskal instituzioak lanean ari dira bidean dauden migratzaileen fenomenorari erantzuna emateko.
Zentzu horretan, Migrazio eta Asilo zuzendariarentzat esan du Eusko Jaurlaritzaren eginahala pertsona hauei "erantzun azkarra, duina eta solidarioa" ematea da.
Euskadiren harrera sareak zenbat migratzaile hartu ditzaken galdetuta, Legarretak nabarmendu du aurten 4.100 pertsonari eman diotela arreta. 2020 osoan 3.493 izan ziren.
Kontingentzia plana
Eusko Jaurlaritzak uda hasieran aurkeztu zuen aldi berean 500 migratzaile hartzeko aukera ematen duen kontingentzia plana aurkeztu zuen. Egunero heltzen direnak 100tik gora direnean aktibatzen da. Radio Euskadin onartu duenez, plan hori ez da oraindik aktibatu "momentuz" ez delako egoera hori eman.
Mugetako berehalako kanporaketa
Azkenik, Migrazio eta Asilo zuzendariak esan du "Frantziako mugetan berehalako kanporaketak egiten ari direla dirudiela", eta horregatik Europari eskatu dio beste tokira ez begiratzeko eta migratzaileei modu seguruan mugitzea ziurtatzea.
Gainera, Legarretak esan du momentuko arazorik handiena Frantziako mugan dagoela, "euskal erakundeak aurkitu ditzakegun harrera emateko zailtasunei erantzun bat emateko gai gara".