Gizartea -

Coronavirus

Positibo berrien kopurua 811ra jaitsi da EAEn, baina positibitate tasa % 11,3ra igo da

Bizkaian eta Gipuzkoan 472 eta 188 positibo atzeman dituzte hurrenez hurren, eta Araban 114.

PCR probak Hernanin. EITB Mediaren bideo batetik lortutako argazkia.
PCR probak Hernanin
PCR probak Hernanin. EITB Mediaren bideo batetik lortutako argazkia.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoan % 11tik gora jarraitzen du covid-19aren positibitate tasak. Kutsatze berriak, dena dela, 879tik 811ra jaitsi dira azken egunean.

Osasun Sailak jakitera eman duenez, larunbat honetan 7.166 proba diagnostiko egin dituzte, bezperan baino 700 gutxiago, eta horietatik % 11,3k eman dute positibo, ostiralean baino bi hamarren gehiagok.

Datuak lurraldez lurralde aztertuta, Bizkaian eta Gipuzkoan 472 (520 aurreko egunean) eta 188 (247 aurreko egunean) pertsona kutsatu dira hurrenez hurren; Araban, berriz, 114 (21 gehiago). Gainerako 37 pertsonak EAEtik kanpokoak dira.

Ospitaleetako egoerari dagokionez, 35 pertsona ospitaleratu behar izan zituzten larunbatean, eta ostiralean baino gaixo bat gutxiago dago zainketa intentsiboetako unitateetan; guztira, 66 pertsona daude egoera kritikoan.

Euskadiko eta udalerrietako 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia-tasa metatuaren berri bihar emango du Osasun Sailak, baita oinarrizko birsorkuntza tasaren berri ere.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak