Gizartea -
Iruñea
Pertsona bat hil da Iruñeko Eslava kaleko ostatu batean izandako sutean
Gainera, sei pertsona artatu behar izan dituzte kea arnasteagatik. Dagoeneko sua kontrolpean dute suhiltzaileek, eta gertatutakoaren arrazoiak ikertzen ari dira.
Agentziak | EITB Medi
Pertsona bat hil da ostegun honetan Iruñeko Alde Zaharrean, Eslava kaleko ostatu batean piztu den sute baten ondorioz. Gainera, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez sei pertsona artatu behar izan dituzte medikuek kea arnastu dutelako.
SOS Nafarroak sute baten abisua jaso du ostegun honetako 18:22an, Eslava Ostatuan, eta pertsona bat hil da ondorioz. Ostatu hartuta ote zegoen, eta gertakariaren zergatiak ikertzen ari da Udaltzaingoa.
Gainera, beste sei pertsona artatu behar izan dituzte larrialdi zerbitzuek kea arnasteagatik. Horietako hiruri alta eman diete dagoeneko, eta beste hirurei oraindik balorazio medikoa egiten ari dira, baina ez dirudi egoera larrian daudenik.
Trinitarios parkeko suhiltzaileak bertaratu dira, eta laguntza eskatu diote Cordovillakoei, Eslava kale osoan izan eragina izan duen kea dela eta. Suhiltzaileek sua kontrolpean dute dagoeneko, eta sutearen arrazoiak ikertzen ari dira.