Gizartea -

Frantzia

Irailetik aurrera adinekoei hirugarren txertoa emango dietela iragarri du Macronek

Hirugarren dosia atzeratzeko eskatu zien atzo MOEk herrialde aberatsei. Eskea gorabehera, Frantziako presidenteak esan du hirugarren dosia "beharrezkoa" dela pertsona zaurgarrienentzat.

Macron, berriki egin duen agerraldi batean. Argazkia: EFE
Macron, berriki egin duen agerraldi batean.
Macron, berriki egin duen agerraldi batean. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emmanuel Macron Frantziako presidenteak gaur iragarri duenez, herrialdea prestatzen hasi da "adinekoei eta pertsona zaurgarrienei" covid-19aren aurkako hirugarren dosia emateko.

Sare sozialetan eskegitako bideo batean Macronek iragarritakoaren arabera, irailean hasiko dira inokulazioarekin.

"Hirugarren dosia beharrezkoa izango da, ziurrenik, ez jende guztiarentzat hasiera batean, baina bai adinekoentzat eta zaurgarrienentzat. Horregatik, prestatzen hasiko gara", esan du.

Frantziako presidentearen hitzetan, zientzialariek hala egiteko gomendatu diete. "Immunodeprimitutako pertsonek oroitzapen dosiak beharko dituzte birusaren kontra borrokan egiteko", erantsi du.

Munduko Osasun Erakundeak (MOE) eskaera egin zien atzo herrialde aberatsei, atzera dezatela hirugarren dosia eta umeen txertaketa herrialde txiroetako biztanleen mesedetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Iparraldea Frantzia Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Txertoak Koronabirusa Munduko Osasun Erakundea Adinekoak