Gizartea -
KORONABIRUSA
Positiboen kopuruak behera egin du Nafarroan, bigarren astez jarraian
Foru Gobernuak emandako behin-behineko datuen arabera, 280 positibo berri atzeman dituzte igandean.
I. R. | EITB Media
Koronabirus kasuen kopuruak behera egiten jarraitzen du Nafarroan, duela bi aste beheranzko joera hasi zenetik. Kontuak kontu, 280 positibo zenbatu dituzte abuztuko lehen egunean, larunbatean baino 30 kasu gutxiago.
Azken 24 orduetan, Lizarra eta Tutera udalerrietan zenbatu dituzte positibo gehien: 13na. Iruñeko Txantrea auzoan, 12 atzeman dituzte, eta Olatzagutia udalerrian, berriz, 10.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea