Gizartea -

Erasoa

Behin-behineko espetxealdia ezarri diote Zornotzako erasoarekin lotuta Barakaldon atxilotutako gizonari

Igandean epailearen esku utzi dute, Durangoko Epaitegian deklaratzeko, eta, azkenean, epaileak espetxera bidali du.

Ertzaintzaren patruila bat, atxilotuetako batekin. Argazkia: EITB Media
Ertzaintzaren patruila bat, atxilotuetako batekin. Argazkia: EITB Media
Ertzaintzaren patruila bat, atxilotuetako batekin. Argazkia: EITB Media

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Epaileak behin-behineko espetxealdi komunikatua eta fidantzarik gabea ezarri dio larunbat goizaldean Barakaldon (Bizkaia) atxilotu zuten gizonari, Zornotzako erasoarekin lotuta, EITBk jakin duenez.

Igandean epailearen esku utzi dute, Durangoko Epaitegian deklaratzeko, eta, azkenean, epaileak espetxera bidali du.

Barakaldoko Udaltzaingoak larunbat goizaldean atxilotu zuen susmagarria, adin nagusikoa bera, Gurutzetako Ospitalean larri jarraitzen duen 23 urteko gaztea jipoitzea egotzita.

Atxilotua ertzain-etxean egon da igande goizera arte, eta epailearen esku utzi dute, Durangoko epaitegian deklaratu dezan.

Azkenean, epaileak behin-behineko espetxealdi komunikatua eta fidantzarik gabea ezarri dio.

Bestalde, Guardia Zibilak 18 urteko gizon bat atxilotu du Medina de Pomarren (Burgos), Lemoako gazteari emandako jipoiarekin lotuta. Hain zuzen ere, K.F.A. da atxilotua, Ertzaintza haren bila zebilen eta lapurretagatik aurrekariak ditu.

Joan den igandean gertakariak jazo zirenetik egin duten hamargarren atxiloketa da. Ikerketak zabalik jarraitzen du, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Ustezko erasotzaileak Koala anaiak izenaz ezaguna den taldekideak dira.

Bitartean, Lemoako gaztearen amak justizia eskatu du semearentzat. Radio Euskadin adierazi duenez, sendiari ezinezkoa zaio erasoaldiaren zergatia ulertzea. Gainera, semea larri dagoen arren, aurrera ateratzeko "itxaropena mantentzen" duela esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Bizkaia Barakaldo Zornotza Euskal Autonomia Erkidegoa Delituak Salaketak Gizartea Eguneko albisteak Durango Albisteak Lemoa Gurutzetako ospitalea Gazteak