Gizartea -
Donostiako Klasikoa
Donostiako Klasikoa dela eta, N-634 errepidea itxiko dute Oriorako noranzkoan
Larunbatean, uztailak 31, trafikoa itxiko dute 09:00ak eta 10:45 bitartean.
I. R. | EITB Media
Larunbat honetan, uztailaren 31n, Donostiako Klasikoa dela eta, hiriburuko trafikoa aldizka eteteaz gain, Ertzaintzak jakinarazi du zenbait mozketa egingo dituztela, batez ere N-634 errepidean, Donostia eta Orio artean.
Goizean, 09:00ak eta 10:45 bitartean, errepidea moztuta egongo da Oriorako noranzkoan, Usurbilgo Urbil biribilgunetik Orioko Txankako biribilguneraino. Hala, larrialdietarako zerbitzuek eta garraio publikoak baino ezingo dute Oriorako noranzkoan zirkulatu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea