Gizartea -

Bizkaia

Zazpi pertsona atxilotu dituzte Zornotzako erasoarekin lotuta

EITB Mediak jakin duenez, bost behintzat adingabeak dira, eta horietako bat bere kabuz joan da polizia-etxera. Bitartean, biktimak oso larri jarraitzen du, ospitalean.

Biktima larri dago ospitalean
Biktima larri dago ospitalean
Zornotzako liskarrean parte hartu zuen gazte bat Ertzaintzaren polizia-etxean aurkeztu da bere kabuz

1:12

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zazpi pertsona atxilotu dituzte dagoeneko asteburuan Zornotzan (Bizkaia) gazte bati emandako jipoi basatiarekin lotuta. Bost behintzat adingabeak dira, eta horietako bat bere bakuz joan da Erandioko ertzain-etxera, tutore legalarekin batera.

Polizia-operazioa zabalik dago oraindik, eta, beraz, baliteke hurrengo orduetan atxiloketa gehiago egitea.

Bien bitartean, biktimak oso larri jarraitzen du, Gurutzetako Ospitalean.

Erasoa asteburuan jazo zen, Zornotzan. 15 bat pertsonak (horietako asko, adingabeak) jipoitu zuten biktima, sare sozialetan zabaldu diren irudietan ikus daitekeenez.

Iñigo Urkullu lehendakariak ohartarazi du erasoak "muga onargarri guztiak" gainditu dituela, eta "konpromiso sozialik handiena" eskatu du horrelako jarrera "onartezinak" desagerrarazteko. Halaber, "erabateko elkartasuna" adierazi die biktimaren familiari eta ingurukoei, eta Ertzaintza erasotzaileak atxilotzeko lanean ari dela azpimarratu du.

Gaitzespen elkarretaratzeak

Lemoako Udalak (biktima bertakoa da) elkarretaratzea deitu du ostegunerako, 20:00etan, udaletxearen aurrean, gertatutakoa salatzeko.

Udalak elkartasuna adierazi dio gaztearen familiari, eta "jarrera eta jokabide bortitz horiek" arbuiatu ditu. Era berean, "pandemiaren ondorioei diziplina eta hezkuntza anitzeko ikuspuntutik heltzeko beharra" azpimarratu du, "hezkuntza, prebentzioa eta tolerantzia ardatz hartuta".

Asteartean, Zornotzan, ehunka pertsonak protesta egin zuten, ostalariek eta hainbat gizarte mugimenduk deituta, "hau ez da eraiki nahi dugun herria" lelopean.

Atzo Zornotzan izandako elkarretaratea

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Zornotza Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak