Gizartea -

Koronabirusa

60-69 adin tarteko herritarrek txertaketa amaitu dute Euskadin

% 91,8k bukatu dute txertaketa, 50-59 adin tartearen % 88,8k eta 40-49 adin tartearen % 82,1ek. Gainera, 12 urtez gorako biztanleen % 68,2 immunizaturik daude.

Foto: EFE
Foto: EFE
Foto: EFE

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoan, immunizazio tasa % 94,3koa da 100 urtez gorako pertsonen artean, % 93koa 90-99 adin tartekoen artean eta % 96,6koa 80-89 adin tartean. 70 eta 79 urteko herritarren artean, % 95,4k txertaketa bukatu dute, 60 eta 69 urteko biztanleen artean % 91,8k eta 50 eta 59 urteko pertsonen artean % 88,8k, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak asteazken honetan jakitera eman duenez.

Gainera, 40-49 adin tarteko pertsonen % 82,1ek bigarren dosia jaso dute dagoeneko, 30-39 adin tarteko herritarren % 40,4k, 20-29 urteko gazteen % 15,7k, 16-19 tarteko biztanleen % 4k eta 12-15 urteko nerabeen % 0,3k.

Guztira, 1.349.787 herritar covid-19aren aurka guztiz immunizaturik daude, txertaketa bukatuta, hau da, 12 urtez gorako biztanleen % 68,2. Bestalde, 1.456.858 (% 73,6) pertsonak gutxienez dosi bat jaso dute jadanik, eta biztanleriaren % 1,8k kontraindikazioaren bat du edo txertoa jasotzeari uko egin dio.

Pfizer/Biontecheko 1.845.017 dosi eman dira Euskadin (889.549 bigarren dosi eta 40.517 dosi bakar); Modernako 257.023 (106.824 bigarren dosi eta 8.470 dosi bakar); AstraZenecako 473.972 (210.374 bigarren dosi eta 6.470 dosi bakar) eta Jansseneko 87.593 dosi bakar.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Erizaintza Sendagaiak Txertoak Koronabirusa Anbulatorioak