Gizartea -
Koronabirusa
Pandemiak ez du atsedenik ematen, eta Euskadik 1.000 positibo berrien langa gainditu du berriro
Covid-19aren ondorioz 40 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta koronabirusa duten 59 pertsona ZIUetan daude. Koronabirusaren ondorioz 209 lagun daude ospitaleetan.
Eriz Lotina | EITB MEDIA
Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), 1.200 positibo berri zenbatu dituzte, bezperan baino 258 gehiago, 10.217 proba diagnostiko eginda. Horrela, positibotasun tasa % 13tik 11,7ra jaitsi da.
Lurraldeen arabera, Araban 121 kutsatu berri baieztatu dituzte (igandean baino 20 gehiago), 683 Bizkaian (bezperan baino 175 gehiago), 361 Gipuzkoan (49 gehiago) eta gainerakoak Euskaditik kanpo bizi diren 35 pertsonak eman dituzte, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakitera eman duenez.
Covid-19aren ondorioz 40 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, bezperan baino sei gutxiago, eta koronabirusa duten 59 pertsona ZIUetan daude, astelehenean baino hiru gehiago. Koronabirusaren ondorioz, 209 lagun daude ospitaleetan, bezperan baino 18 gutxiago.
100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia-tasa metatua 827,47 kasura igo da, eta, datuak lurraldez lurralde aztertuta, 643,83koa da Araban, 831,73koa Bizkaian eta 839,88koa Gipuzkoan.
17 eta 18 urteko gazteen artean intzidentzia-tasa metatua oso handia da: 5.298,6.
Gaitzaren oinarrizko birsorkuntza tasa 1,06ra jaitsi da EAEn. Horrela, azken egunetako beheranzko joerarekin jarraitzen du. Araban 1,07an dago, Bizkaian 1,12ra jaitsi da eta Gipuzkoan 1aren azpitik kokatu da hilabete honetan aurrenekoz (0,97).
Bezperan baino positibo gehiago hauteman dituzte Nafarroan
Bestalde, Nafarroan, hiru egunez jarraian egin du behera covid-19ak kutsatutako positiboen kopuruak. Atzo 289 positibo izan ziren, larunbatean 361 eta ostiralean 441, Nafarroako Gobernuak zabaldutako datuen arabera.