Gizartea -

Koronabirusa

Hirugarren dosia egon litekeela eta txertoa urtero hartu beharko dela esan du Dariasek

Espainiako Osasun ministroak baieztatu duenez, covid-19aren aurkako inokulazioak urterokoak izango dira, eta iragarri du kontratuak adostu dituztela 2022 eta 2023rako Pfizer eta Modernarekin, baina ez du zehaztu zein izango den txertaketa-egutegia.

Carolina Darias Osasun ministroa. Argazkia: EFE.
Carolina Darias Osasun ministroa.
Carolina Darias Osasun ministroa. Argazkia: EFE.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carolina Darias Espainiako Osasun ministroak ziurtatu duenez, "zantzu guztien arabera", covid-19aren kontrako "hirugarren dosi bat" hartu beharko dugu, indartzaile gisa, baina ez du zehaztu noiz hasiko diren txerto horiek ematen.

Onda Cero irratian egindako elkarrizketa batean, Dariasek azaldu du Espainiako Gobernuak Pfizer eta Moderna enpresekin 1.800 eta 480 milioi euroko kontratuak adostu dituela, hurrenez hurren, 2022an eta 2023an hirugarren txertoa emateko dosiak jasotzeko. Horrela, Espainiako Estatuak dosi indartzaileak jasoko ditu.

Urtero txertatu beharko den galdetuta, Osasun ministroak argi esan du: "Bai, zalantzarik gabe". Hala ere, egungo helburua "mundu guztiari txertoa jartzen jarraitzea da", horren esanetan, "ahal izanez gero, pauta osoa herritar guzti-guztiei eman arte".

Ebidentzia zientifikorik ez dago hirugarren dosiaren beharra arrazoitzeko
Ebidentzia zientifikorik ez dago hirugarren dosiaren beharra arrazoitzeko
Ebidentzia zientifikorik ez dago hirugarren dosiaren beharra arrazoitzeko

1:42
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako Gobernua Espainia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Txertoak Koronabirusa