Gizartea -

gertakariak

Hilotz aurkitu dute Usurbilen igandetik desagertuta zegoen 48 urteko gizona

Hilotz aurkitu dute Usurbilen igandetik desagertuta zegoen 48 urteko gizona. Haren bila ari ziren asteazken gauetik Usurbilgo udalerriko baso batean, eta, azkenean, haren gorpua aurkitu dute, presa baten parean.

Hilotz aurkitu dute Usurbilen desagertutako gizona. Argazkia: EITB
Hilotz aurkitu dute Usurbilen desagertutako gizona.
Hilotz aurkitu dute Usurbilen desagertutako gizona. Argazkia: EITB

EITB media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larrialdietako zerbitzuetako agenteek hilotz aurkitu dute asteazken gauetik Usurbilen (Gipuzkoa) desagertuta zegoen 48 urteko gizona.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, bilaketa operazioa bart 23:00ak aldera jarri zuten martxan, lagun batek joan den asteburuan desagertutakoari buruz ezer ez zekiela esan ostean.

Lehen informazioei helduta, Usurbilgo Urdaiaga auzoko baso-eremu batean hasi ziren desagertuaren bila, haren etxetik gertu.

Gauerditik, Ertzaintzaren patruilek, Mendiko eta Ur-inguruneko Zaintza eta Erreskate Unitateko eta Txakur Unitateko kideek, Euskadiko Laguntza Txakurren Taldeak, Gurutze Gorriak, DYAk, Suhiltzaileek eta Usurbilgo Udaltzaingoak parte hartu dute dispositiboan. Gaur, 12:00ak aldera, dispositiboko agenteek gizonaren gorpua aurkitu dute, presa baten parean, bilaketa egiten ari ziren baso-inguruan bertan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Gurutze Gorria Gizartea Eguneko albisteak Usurbil Albisteak Desagertutako pertsonak 112 Larrialdiak