Gizartea -
Bilaketa lanak
Coruñako hondartzan desagertutako kide baten gorpua aurkitu dute
Goizaldean uretan sartu den gazte bat eta bera erreskatatzera joan diren Poliziaren hiru agente dira desagertutakoak. Itsas Salbamenduko kideek beste hiru lagunen bila jarraitzen dute.
Erredakzioa
Coruñako Orzan hondartza inguruan erreskatatutako gorpua, goizaldean itsasoan gazte bat erreskatatzen ahalegindu eta desagertu diren hiru polizietako batena da.
Ur ertzetik ehunka metrora topatu dute Poliziaren agentearen gorpua Itsas Salbamenduko kideek. Erreskate taldeko kideak beste bi agente eta gazte baten bila ari dira.
Gertakaria goizaldean jazo da
Antza gazte bat uretan sartu da goizaldean, bainua hartzeko, baina itsaso zakarraren ondorioz ezin izan du kanpora irten eta poliziaren bi agentek itsasora egin dute salto mutila erreskatatzeko ahaleginetan. Ondoren, kanpora ezin zutela atera ikusita, beste agente bat sartu da uretan, baina, itsaso zakarrak barrualdera eraman ditu guztiak eta desagertu egin dira.
Beste bat onik erreskatatu dute
26 urteko gazte bat, berriz, onik ateratzea lortu dute. Ospitale batean ingresatuta dago, hipotermiarekin.
Coruñako udal iturrien arabera, Erasmuseko ikasle batzuekin San Tomas Akinokoaren jaia ospatzen ari ziren gazte talde bat uretan sartu goizaldean.
Espainiako Barne ministroa eta Sustapen ministroa Galiziara bidean
Jorge Fernandez Diaz Barne ministroa eta Ana Pastor Sustapen ministroa Coruñara bidean dira desagertuen bilaketa lanak bertatik bertara jarraitzeko.
Coruñako Orzan hondartza inguruan erreskatatutako gorpua, goizaldean itsasoan gazte bat erreskatatzen ahalegindu eta desagertu diren hiru polizietako batena da. Ur ertzetik ehunka metrora topatu dute Poliziaren agentearen gorpua Itsas Salbamenduko kideek. Erreskate taldeko kideak beste bi agente eta gazte baten bila ari dira. Gertakaria goizaldean jazo daAntza gazte bat uretan sartu da goizaldean, bainua hartzeko, baina itsaso zakarraren ondorioz ezin izan du kanpora irten eta poliziaren bi agentek itsasora egin dute salto mutila erreskatatzeko ahaleginetan. Ondoren, kanpora ezin zutela atera ikusita, beste agente bat sartu da uretan, baina, itsaso zakarrak barrualdera eraman ditu guztiak eta desagertu egin dira. Beste bat onik erreskatatu dute26 urteko gazte bat, berriz, onik ateratzea lortu dute. Ospitale batean ingresatuta dago, hipotermiarekin. Coruñako udal iturrien arabera, Erasmuseko ikasle batzuekin San Tomas Akinokoaren jaia ospatzen ari ziren gazte talde bat uretan sartu goizaldean. Espainiako Barne ministroa eta Sustapen ministroa Galiziara bideanJorge Fernandez Diaz Barne ministroa eta Ana Pastor Sustapen ministroa Coruñara bidean dira desagertuen bilaketa lanak bertatik bertara jarraitzeko.