Gizartea -
Koronabirusaren semaforoa
Laudio gorritik atera da, eta Elorrio, Lekeitio, Ondarroa eta Andoain sartu
Semaforoa gorrian dago EAEn, bai eta hiru lurraldeetan ere. Gainera, 5.000 biztanletik gorako 58 udalerri ere gorrian daude, tartean hiru hiriburuak.
Olatz Prat | EITB MEDIA
Intzidentzia-mapa gorriz tindatu da EAEn. Lau udalerri kolore gorriko herrien zerrenda luzera gehitu dira, eta Laudio da EAE osoan datuak hobetu dituen udalerri bakarra, eremu latzenetik ateratzea lortu du hark, covid-19ak EAEn herriz herri izan duen eragina neurtzeko duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera.
Arabak (453 kasu 100.000 biztanleko) eremu gorrian mantentzen da, Gasteiz eta Amurrio bezelaxe. Araban eta EAEn datuak hobetu dituen herri bakarra Laudio da, eta gorritik irtenda, laranjara pasa da. Laranjan da Agurain ere.
Horrenbestez, ez dago udalerri handirik eremu horian edo berdean Araban.
Bizkaia ere (527 kasu 100.000 biztanleko) atzo sartu zen eremu gorrian eta bertan jarraitzen du, Bilbok bezala. Gaur hiru herri batu dira gorriz margotutako herrien zerrendara: Elorrio, Lekeitio eta Ondarroa. Beraz semaforoa gorri dago Abadiño, Abanto Zierbena, Amorebieta-Etxano, Arrigorriaga, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Berango, Bermeo, Bilbo, Durango, Elorrio, Erandio, Galdakao, Getxo, Gorliz, Gueñes, Leioa, Lekeitio, Mungia, Muskiz, Ondarroa, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopela, Trapagaran eta Zallan.
Eremu laranjara honakoak igo dira: Etxabarri, Gernika-Lumo eta Markina-Xemein.
Horiz mantentzen dira Derio eta Ermua eta ez dago udalerririk eremu berdean.
Gipuzkoa (674 kasu 100.000 biztanleko) eremu gorrian dago, eta gaurtik baita Andoain ere.
Eremu latzenean jarraitzen dute Arrasate, Astigarraga, Azkoitia, Beasain, Deba, Donostia, Eibar, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Lazkao, Lezo, Mutriku, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Orio, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Villabona, Zarautz, Zumaia eta Zumarragak.
Eremu horitik laranjara pasa dira Arexabaleta, Azpeitia eta Bergara, eta bertan irauten dute Elgoibar eta Errenteriak.
Horiari eusten, berriz, Legazpi eta Usurbil.
Horrenbestez, ez dago udalerririk eremu berdean.
Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.