Gizartea -
Murrizketak
Lehendakariak argitu du bere dekretuak ez diela udalei eskatzen pilaketak kontrolatzeko
Aldiz, azaldu du jende-pilaketak izan ditzaketen lekuak ordenatu behar dituztela. Era berean, gogoratu du kontrol hori ez dutela udalek soilik egin behar, beste azpiegitura batzuk, portuak kasu, bestelako erakunde batzuenak direlako.
Agentziak | EITB Media
Iñigo Urkullu lehendakariak argitu duenez, 00:00etatik 06:00etara bitartean eremu publikoetan bizikideak ez diren pertsonen bilerak ekiditeko gaur indarrean jarri den dekretuak ez die udalei eskatzen pilaketak kontrolatzeko, baizik eta "prebentzio neurriak hartu gabe jende-pilaketak egon daitezkeen lekuen ordutegia eta erabilera adierazteko".
Era berean, azaldu duenez, kontrol hori ez da udalena bakarrik izan behar; izan ere, beste azpiegitura batzuetan, udal-titulartasunekoak ez direnak, pertsonak batzen dira ere, hala nola portu edo kaietan.