Gizartea -

Koronabirusa

Lloret de Marrera egindako bidaia batekin lotutako agerraldi bat ikertzen ari da Osakidetza

Oraingoz 23 positibo baieztatu dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan Lloret de Marrera egindako ikasturte amaierako bidaia batekin lotuta.

Osakidetzaren baheketa bat. Artxiboko argazkia: EFE
Osakidetzaren baheketa bat.
Osakidetzaren baheketa bat. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osakidetza balizko koronabirus agerraldi bat ikertzen ari da Euskal Autonomia Erkidegoan, Lloret de Marrera egindako ikasturte amaierako bidaia batekin lotuta. Oraingoz 23 positibo baieztatu dituzte: 9 hara joandako lagunak dira eta 14 bidaiari horien kontaktu estuak.

Gotzone Sagardui Osasun sailburuak agerraldia egin du Mallorcara, Saloura eta Conilera egindako bidaiekin lotutako agerraldiei buruzko datuak emateko eta prentsaurreko horretan jakinarazi du Lloret de Marrera joandako hainbat ikaslek positibo eman dutela.

Mallorcako bidaiarekin lotuta, 302 positibo izan dira; Saloukoarekin lotuta, 401; eta Conilekoarekin lotuta, 42. Azken bi agerraldi horien kasuan baheketak ez dira amaitu eta, beraz, kutsatutakoak gehiago izan daitezke.

Bestalde, Sagarduik zehaztu du Irunen eta Hondarribian atzemandako kutsatzeen gorakada ez dela agerraldi baten ondorio izan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Bidaiak Koronabirusa