Gizartea -
Koronabirusaren semaforoa
Semaforoa gorri jarri da Arrigorriagan, eta jada 16 dira eremu gorrian dauden udalerriak
Gipuzkoan eremu gorriko zerrendara udalerri gehiago batu ez badira ere, lau izan dira laranjaz margotu direnak: Beasain, Lezo, Ordizia eta Orio.
EITB MEDIA
Laudiok jarraitzen du eremu gorrian Araban covid-19ak EAEn herriz herri izan duen eragina neurtzeko duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Bizkaian, bestalde Arrigorriaga gehitu da eremu gorriko udalerrien zerrendara, eta Gipuzkoan Beasain, Lezo, Ordizia eta Orioren egoerak okerrera egin eta eremu laranjara igaro dira. Gazteen arteko kutsatzeak, gainera, ZIUetan nabaritzen hasi dira.
Araba (256 kasu 100.000 biztanleko) horiz mantentzen da. Agurain eta Gasteiz ere, bigarren egunez jarraian, eremu horretan daude.
Amurrio da eremu laranjan dagoen udalerri bakarra, eta Laudio gorrian dagoena.
Bizkaiak (295 kasu 100.000 biztanleko) ere eremu gorrian jarraitzen du.
Bestalde, Arrigorriaga gehitu zaie Balmaseda, Durango, Gueñes eta Mungiari, eta hala bost dira eremu gorrian dauden udalerri bizkaitarrak.
Laranjan zeuden Abadiño, Gorliz eta Ortuellari gaurkoan Bilbo, Galdakao, Getxo, Sopela eta Zalla gehitu zaie gaurkoan.
Hala, honakoak dira eremu horian dauden udalerriak: Abanto-Zierbena, Amorebieta-Etxano, Barakaldo, Basauri, Berango, Bermeo, Derio, Elorrio, Erandio, Ermua, Etxebarri, Gernika-Lumo, Leihoa, Lekeitio, Markina-Xemein, Muskiz, Ondarroa, Portugalete, Santurtzi, Sestao eta Trapagaran.
Ez dago udalerririk eremu berdean
Gipuzkoan, (426 kasu 100.000 biztanleko) intzidentziak goraka jarraitzen du eta bigarren egunez jarraian eremu gorrian dago.
Ez da udalerri berririk gehitu eremu gorrira, eta hala Astigarraga, Hernani, Hondarribia, Irun, Mutriku, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Villabona eta Zumaia daude egoera larrian.
Azkoitia, Donostia, Lazkao, Oiartzun, Zarautz eta Zumarraga laranjan zeuden lehendik, eta gaurkoan Beasain, Lezo, Ordizia eta Orio gehitu dira zerrendara.
Halaber, horiz mantentzen dira Andoain, Aretxabaleta, Arrasate, Azpeitia, Bergara, Deba, Eibar, Elgoibar, Errenteria, Lasarte-Oria, Oñati, Pasaia eta Usurbil.
Legazpi da eremu berdean dagoen udalerria.
Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.