Gizartea -
Koronabirusa
Covid-19ko agerraldi bat hauteman dute Bilboko Altamirako aterpetxean
Positibo eman duten erabiltzaileak lekualdatzen ari dira konfinamendua egin ahal izateko, eta, aldi berean, kaltetutako eremua garbitzeari ekin diote.
Agentziak | EITB Media
Koronabirusak kutsatuta, zenbait erabiltzailek positibo eman dute Bilboko Altamirako behin-behineko aterpetxean. Hori dela eta, pertsona horiek beste leku batzuetara eraman dituzte, konfinamendua egin ahal izateko, eta eremua garbitzeari ekin diote, Bilboko Udaleko iturriek jakinarazi dutenez.
Arduradunek adierazi dutenaren arabera, "Udalak koordinazio eraginkorra du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin kasu horiek eta euren kontaktuak hautemateko, beste udal-zerbitzu publiko eta pribatuetan ematen den bezala".