Gizartea -
Indarkeria matxista
Gizon bat atxilotu dute Barakaldon, sexu-erasoa egotzita
Udaltzaingoaren aurrean salaketa aurkeztu dute goizean, eta ikerketa martxan jarri du Ertzaintzak.
EiTB Media
Ertzaintza sexu askatasunaren aurkako delitu bat ikertzen ari da Barakaldon (Bizkaia), EiTB Mediak jakin ahal izan duenez.
Udaltzaingoaren aurrean salaketa aurkeztu dute goizean, eta ikerketa martxan jarri du Ertzaintzak.
Salaketaren ondotik, pertsona bat atxilotu dute Bizkaiko udalerrian, gertakariekin zerikusia duelakoan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea