Gizartea -
Salaketa
Manifestazioak egingo dituzte Gasteizen, Bilbon eta Donostian, Samuelen hilketa homofoboa salatzeko
Gaur, 19:00etan, izango dira protestak. Bilbokoa Zabalburu Plazan izango da, Gasteizkoa Bilbo Plazan eta Donostiakoa Boulevardean.
A. O. | EITB Media
Bizkaiko eta Gasteizko E28 koordinatzaileek eta Donostiako Transmaribibollo Koordinakundeak manifestazioak deitu dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hiru hiriburuetan, Samuelen hilketa homofoboa salatzeko.
"Ez dira pasako: erasen aurrean autodefentsa transmaribibolloa" lelopean, larunbat honetan, uztailak 10, kalera ateratzeko deia egin diete herritarrei, gaitzespena adierazteko.
Protesta guztiak 19:00etan izango dira. Bilbokoa Zabalburu Plazan izango da, Gasteizkoa Bilbo Plazan eta Donostiakoa Boulevardean.
Espainiako Estatuko beste hiri batzuetan ere manifestazioak egingo dituzte asteburuan.