Gizartea -

KORONABIRUSA

Gora egin dute berriro kutsatzeek Nafarroan, 275ra arte

Nafarroan 2069 test egin dira azken orduetan, eta horietatik 275ek emaitza positiboa izan dute. Kutsatu berrien hamarretik seik 15 eta 29 urte bitartean dituzte.

PCR probak Nafarroako Ospitalean. Argazkia: EFE
PCR probak Nafarroako Ospitalean.
PCR probak Nafarroako Ospitalean. Argazkia: EFE

Olatz Prat | Eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken orduotan igo egin dira berriro kutsatzeak Nafarroan, izan ere 275 kasu hauteman dituzte, 2069 diagnosi-test egin ostean. Hiruko erregelak, beraz, % 13,3ko positibotasuna eman du atzokoan.

Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera, kutsatu berrien % 63k 15 eta 29 urte bitartean dituzte.

Arrotxapean zenbatu dira kutsatze gehien, 13, Fustiñanan 11, eta Zizur, Corella, Huarte eta Txantrean 10.

Atzo bi pertsona ospitaleratu zituzten plantan eta beste bat ZIUn. Beraz, Nafarroan 28 lagun daude une honetan erietxean, horietako 10 ZIUn.

Salouko agerraldiaren eraginez kutsatzeek kolpetik gora egin ostean, bazirudien beheranzko joera hartua zutela, baina azken datuek kontrakoa erakusten dute. Joan den uztailaren 4an zenbatu ziren kutsatze gehien, 507 eta, ordutik hona, jaisten joan dira kutsatzeak egunez egun (425, 333, 256), gaur arte, gaur gora egin baitute berriz. Agerraldi horrekin lotuta egin diren diagnosi-probetako 1335ek emaitza positiboa izan dute.

Duela astebete 113 izan ziren zenbatutako kasuak eta 51 duela bi aste.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea azken orduko berriak Albisteak Nafarroa Gaixotasunak albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Osasun albisteak gaur Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa olatu berria Nafarroako Osasun Zerbitzua