Gizartea -

Koronabirusaren semaforoa

Gorri jarri da semaforoa Balmasedan, Laudion eta Tolosan

Gipuzkoan, Donostia, Irun eta Mutriku laranjan sartu dira, eta Legazpi eta Oñati eremu berdetik irten dira. Hortaz, ez dago udalerri gipuzkoarrik gune horretan.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa

A. S. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email
OHARRA: Koloretako semaforoak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 5.000 biztanletik gorako udalerrien egoera epidemiologikoa adierazten du, baina ez dakar herriak perimetralki ixtea, mugikortasuna librea baita alarma-egoera amaitu ondoren.

Balmaseda, Laudio eta Tolosa eremu gorrira igaro dira, covid-19ak EAEn herriz herri izan duen eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Gainera, Gipuzkoako hiriburuak ez dio horiari eutsi eta laranja da gaurtik aurrera, Irun eta Mutrikurekin batera.

Arabak (155 kasu 100.000 biztanleko) eremu horian jarraitzen du, baita Amurriok eta Gasteizek ere. Agurainek, bestalde, ezin izan dio berdeari eutsi eta hori jarri da semaforoa, eta Laudio, berriz, gorria da gaurtik aurrera. 

Bizkaian, hori dago semaforoa (191 kasu 100.000 biztanleko), eta Balmaseda gorrira igaro da azken orduetan.

Mungian, bestalde, egoerak okerrera egin eta laranjan jarri da semaforoa.

Hori dauden udalerriak honakoak dira: Abanto, Abadiño, Arrigorriaga, Barakaldo, Basauri, Berango, Bilbo, Derio, Durango, Elorrio, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Getxo, Gorliz, Gueñes, Leioa, Lekeitio, Mungia, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopela, Trapaga, Zalla eta Zornotza.

Bermeo, Elorrio, Ermua, Gernika-Lumo, Markina-Xemein eta Ondarroa gune berdean daude.

Gipuzkoa ere eremu horian dago, intzidentziak gora egin duen arren (290 kasu 100.000 biztanleko). Astigarrak, Hernanik, Urnietak eta Zumaiak eremu gorrian jarraitzen dute eta Tolosa gehitu zaie zerrendara.

Laranjan, berriz, Lazkao, Donostia, Irun eta Mutriku daude.

Horian gero eta udalerri gehiago daude: Arrasate, Andoain, Aretxabaleta, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Bergara, Deba, Donostia, Hondarribia, Eibar, Elgoibar, Errenteria, Lasarte-Oria, Lezo, Oiartzun, Ordizia, Orio, Pasaia, Urretxu, Usurbil, Villabona-Amasa, Zarautz eta Zumarraga.

Orain arte berdez ziren Legazpi eta Oñati ere eremu horira pasa dira. Beraz ez dago herririk Gipuzkoan eremu berdean.

Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bilbo Herriak eta Hiriak Santurtzi Sopela albisteak Bizkaia Gipuzkoa Araba Elgoibar Eusko Jaurlaritza Azpeitia Tolosa Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Arrasate argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Agurain Lekeitio bideoak Durango Zumarraga Azkoitia Ordizia Astigarraga Oñati Beasain Albisteak Osasun albisteak Medikuak Derio albisteak Erizaintza Sendagaiak Koronabirusa Alarma egoera