Gizartea -

KORONABIRUSA

Frantziako Gobernuak Espainia eta Portugalera ez bidaiatzea gomendatu du

Espainia eta Portugal frantziarren helmuga turistiko nagusiak dira; horregatik, oraindik oporrak erreserbatu ez dituztenei bi herrialde horietara bidaiatzea saihesteko gomendatu die Gobernuak.

Turistak Bartzelonan. Argazkia: EFE
Turistak Bartzelonan.
Turistak Bartzelonan. Argazkia: EFE

O.p. | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako Gobernuak Espainia eta Portugalera bidaiatzea saihets dezaten eskatu die herritarrei, herrialde horietan koronabirus kasuek nabarmen gora egin dutela eta. Bi herrialdeak herritar frantsesen helmuga turistiko nagusi izaten dira, eta, horregatik, bidaiei nolabaiteko neurri murriztaileak ezartzea aztertzen ari da.

"Oraindik euren bidaiak erreserbatu ez dituztenei, Portugalera eta Espainiara joatea saihesteko" eskatu die ostegunean, France 2 telebistan, Europako gaietarako Estatu idazkari Clement Beaunek. "zuhurtasun-aholku bat da, gomendio bat". 

Beaunek adierazi du herrialde horietan "bereziki kezkagarria" dela egoera eta adierazi du "datozen egunetan bidaia-neurriak indartu" ahalko dituztela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Frantzia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Oporrak Koronabirusa Frantziako Gobernua