Gizartea -
KORONABIRUSA
256 kasu hauteman dira Nafarroan, Salouko agerraldia beherantz doala argi utzita
Asteartean baino 78 kasu gutxiago izan dira, eta astelehenean baino 170 gutxiago; beraz, badirudi atzean gelditu dela Saloun izandako agerraldia.
Olatz Prat | Eitb media
Beheranzko joeran jarraitzen dute koronabirus kasuek Nafarroan. Asteazkenean 256 kasu hauteman dira, eta duela zazpi eta 14 egun izandako kutsatzeekin alderatuta, (68 eta 40 hurrenez hurren), zifrek altuak izaten jarraitzen badute ere, erakusten dute Salouko agerraldiak goia jo duela. Joan den uztailaren 4an zenbatu ziren kutsatze gehien, 507 eta, ordutik hona, jaisten joan dira kutsatzeak egunez egun (425, 333, 256).
Atzo 1.811 diagnosi-test egin ziren eta positibitatea, beraz, % 14,1ekoa izan da.
26 lagun daude erietxeetan Covid-agatik, horietatik 9 ZIU postuetan. Atzo ez zen covidagatik hildakorik izan, eta beraz, atzora arte, 1.193 dira arrazoi honengatik hil diren pertsonak.
Herrika, 8 kutsatze izan dira Lizarran, Huarten eta Tuteran, 7 Tafalla eta Zizur Nagusian eta 6 Deikaztelun. Iruñean 65 kasu atzeman dira, horietatik 10 II. Zabalgunean eta 8 Mendillorrin.