Gizartea -

KORONABIRUSA

Hauek dira Euskadin indarrean jarraitzen duten neurriak

LABIak ekainaren erdialdetik indarrean dauden neurriak bere horretan mantentzea erabaki du.

Ostalaria. Artxiboko irudia: EFE
Ostalaria
Ostalaria. Artxiboko irudia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hauek dira LABIak bere horretan mantenduko dituen neurriak pandemiari aurre egite aldera. 

- Jarduerak ixteko ordutegia gaueko ordu biak arte mantenduko da, eta, oro har, edukieraren muga % 60koa izaten jarraituko du.

- Ekitaldi sozial edo kulturaletako aforoak bere horretan jarraituko dute. Barruan 600 pertsona egoteko aukera dago, eta, kanpoan, berriz, 800. Bestetik, 1600 eta 5000 pertsona arteko edukiera duten esparruetan, 800 eta 1200 pertsona elkartu ahal izango dira.

- Ostalaritzan, mahai bakoitzeko sei lagun bildu daitezke, bai kanpoan eta baita barruan ere. Barneko edukiera % 50ean mantenduko da.

- Txokoak eta elkarte gastronomikoak irekita jarraituko dute, ostarlaritzaren irizpide berdinekin. Edukieraren muga % 50ekoa da, eta goizeko bederatzietatik gaueko ordu biak arte egon daitezke zabalik.

- Aire librean egiten diren kultura, turismo edo natura bisitetan gehinezko taldeak 20 pertsonakoak izaten jarraituko dute.

- Barruko instalazioetako kirol-jarduera 10 pertsonako taldetan egituratuta dago. Aldageletako edukiera % 50eko da eta eskola-kirolaren lehiaketak udako txapelketetarako baimenduta jarraitzen du.

- Kirol-ekitaldietan jendearen presentzia egoten jarraituko du, edukieraren % 60 gainditu gabe.

-Gurtza tokietan % 60koa da aforoa eta beilatokietan eta toki itxietan egindako hiletetan, % 40koa. Kanpoaldean egiten badira, aldiz, ez da pertsona mugarik izango, beti ere pertsona arteko 1,5 metroko distantzia betez.

-Gazteentzako lonjek eta lokalek itxita jarraitzen dute.

-III. eta IV. taldeetan sailkatutako gaueko aisialdi establezimenduak itxita daude. I. eta II. taldeetako araudiaren arabera, udal baimena dutenek ostalaritzaren ordutegi eta mugak bete behar dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kirolak Osakidetza Bilbo Donostia Iñigo Urkullu Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Osasun albisteak Jatetxeak Aisia Tabernak Koronabirusa LABI