Gizartea -

KORONABIRUSA

Lurraldearteko Osasun Kontseiluak gazteen kutsatzeei aurre egin beharko die gaur

Osasun Ministerioa eta autonomia erkidegoak gaur bilduko dira egoera aztertzeko eta birusaren hedapena geldiarazten lagundu dezaketen neurriak hartzeko, batez ere, biztanleriaren sektore gazteenean intzidentzia gora doala ikusita.

Carolina Darias eta Miquel Iceta, apirilak 28ko Lurraldeartekoan. Argazkia: EFe
Carolina Darias eta Miquel Iceta, apirilak 28ko Lurraldeartekoan.
Carolina Darias eta Miquel Iceta, apirilak 28ko Lurraldeartekoan. Argazkia: EFe

Olatz Prat| eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

29 urtez azpikoen txertaketa orokorra izango da gaur arratsaldeko Lurraldearteko Osasun Kontseiluaren eztabaidaren gakoetako bat, gazteen artean kutsatzeak nabarmen gora doazela ikusita. Erkidegoren batek etxeratze agindua ere proposatuko du koronabirusaren hedapena oztopatzeko neurri gisa; Sanchezen Gobernuak, momentuz, baztertu egin du neurri hori.

Kutsatzeak gora doaz, batez ere 20-29 urteko tartean. Horien artean intzidentzia gainerako adin-tarteetan baino askoz ere handiagoa da. Hori dela eta, hainbat erkidegok azkartu egin dute datorren ikasturtean atzerrira joango diren ikasleen eta herritarren sektore gazteenaren txertaketa.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak iragarri berri du ostiral honetan zabalduko duela 16 eta 29 urte bitartekoak txertatzeko hitzordua hartzeko aukera. Nafarroako Gobernuak ere joan den astean iragarri zuen 16 urtez gorakoen txertatzea zabalduko duela.

Osasun Ministerioaren eta erkidegoen arteko gaurko bileran, Gaztela eta Leonek 01:00 eta 06:00ak bitarteko etxeratze-agindua ezarri ahal izatea eskatuko du, koronabirusaren transmisioa geldiarazteko, bai eta maskararen erabilera arau zorrotzagoetara itzultzea ere.

Oraingoz, Espainiako Gobernuak baztertu egin du etxeratze-agindurarne neurria. Pedro Sanchez Gobernuko presidenteak esan duenez, pandemiaren bilakaeraren arabera, badira, dagoeneko, erkidegoek euren kabuz har ditzaketen neurriak "Osasun Ministerioaren eta erkidegoen artean aparteko neurririk erabaki beharrik izan gabe".

Estoniara eginiko bidaian esan ditu hitzok Sanchezek, Lurralde Politika ministro Miquel Icetak esandakoa berretsiz, hala.

Kontrakoa gomendatzen du Osasun Ministerioko adituen batzordeak; izan ere, beharrezkotzat jotzen dute premiazko neurriak hartzea, hala nola gaueko aisialdia ixtea eta etxeratze-agindua ezartzea, koronabirusaren hedapena geldiarazteko.

Bien bitartean, eta nork bere eskumenen arabera, erkidegoak erabakiak hartzen ari dira; Nafarroak 01: 00etara aurreratu du gaueko aisialdiaren itxiera, eta Kataluniak ere atzera egin du deseskalatzean eta, ostiraletik aurrera, barnealdeko gaueko aisialdia itxiko du.

Euskadin, LABI Aholku Batzordeak goizean egindako bileran erabaki du indarrean dauden neurriak bere horretan mantentzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritza Espainiako Gobernua Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Txertoak María Chivite Koronabirusa Gazteak Osasunbidea LABI Maskarak