Gizartea -

Atxiloketak

Polizia Nazionalak hiru gazte atxilotu ditu Samuel Luizen hilketa homofoboa egotzita

Ustezko egileak 20 eta 25 urte bitarteko hiru gazte dira, eta ikerketak zabalik jarraitzen du "gertatutakoa erabat argitu arte".

Samuelek hilketaren aurkako manifestazioetako bat. Argazkia: EFE.
Samuelek hilketaren aurkako manifestazioetako bat. Argazkia: EFE.
Samuelek hilketaren aurkako manifestazioetako bat. Argazkia: EFE.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak 20 eta 25 urte bitarteko hiru gazte atxilotu ditu astearte honetan, larunbat goizaldean, Coruñan, 24 urteko Samuel Luizen hilketa homofoboaren ustezko egileak direlakoan.

"Ikerketak zabalik jarraitzen du, gertatutakoa erabat argitu arte. Ez da baztertzen hurrengo orduetan atxiloketa gehiago egitea", azaldu du Polizia Nazionalak Twitterren.

Atxiloketa horien aurretik, Jose Miñones Espainiako Gobernuak Galizian duen ordezkariak Ser irrati katean egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, 15 pertsonak deklaratu dute jada gertakariarekin lotuta.

Samuel Luiz hainbat pertsonek jipoitu zuten. 061ak artatu zuenean, hainbat hematomaz gain, kolpe handiak zituen buruan, eta osasun-langileek bi orduz esku hartu behar izan zuten, suspertzen saiatzeko. Azkenik, A Coruñako Unibertsitate Ospitalean hil zen.

Fernando Grande-Marlaska Barne ministroak astearte honetan berretsi duenez, "hipotesi guztiak irekita" daude Samuelen hilketagatik egindako hiru atxiloketen ostean.

"Operazioa zabalik dago oraindik, eta ez da baztertzen atxiloketa gehiago egitea datozen orduetan", gaineratu du Barne ministroak, eta zehaztu du ez zekiela atxilotutako gazteek aurrekaririk ote zuten, sumarioa sekretupean baitago.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Homofobia mapa Gaurko azken orduko albistea Galizia azken ordukoa LGTBI+ albisteak