Gizartea -
URPEKARIA DESAGERTUA
Aztiren itsasontzi-sonar bat ere Lekeitiko urpekariaren bilaketan ari da gaurtik
Joan den igandean desagertu zen urpekaria, Santa Katalinako itsasargi parean, lagun batekin urpeko arrantzan ari zela. Lagunak eman zuen abisua.
agentziak | eitb media
Emergentzia eta larrialdi zerbitzuek gaur goizean ekin diet berriro joan den igandean Lekeitioko uretan, urpeko arrantzan ari zela desagertutako urpekariaren bilaketa lanei. Gaur bilaketa lan horiekin bat egin du Aztik ere, itsasontzi zientifiko-teknologiko batekin.
Itsasontzia batimetrian espezializatuta dago eta urpeko kartografia jasotzeko doitasun handiko sonar bat du, Segurtasun Sailak astearte honetan jakitera eman duenez.
Bilaketa operatiboa igandean jarri zuten martxan, 17: 45ak aldera, Santa Katalinako itsasargiaren inguruan desagertutako urpekariaren ondoan arrantzan ari zen pertsona batek laguna bistatik galdua zuela abisu eman ostean.
Ertzaintzaren eta Itsas Salbamenduaren helikoptero eta ontziek, Gurutze Gorriaren ontzi batek eta, gaurtik, Aztiren itsasontzi-sonarrak ere parte hartzen dute bilaketa taldean. Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko teknikari bat ari da operazioa koordinatzen.