Gizartea -
KORONABIRUSA
425 kutsatze berri hauteman dituzte Nafarroan azken egunean
Bezperakoak baino gutxiago izan arren, duela astebete halako hamar eta duela 14 egun halako hamaika dira. Saloun izan diren gazteen artean 1.000 kutsatze atzeman dituzte oraingoz.
EITB MEDIA
Azken orduetan 425 koronabirus kasu hauteman dituzte Nafarroako Foru Erkidegoan. Bezperan baino kasu gutxiago dira, 507 kasu izan baitziren igandean. Hala ere, kopurua duela astebete eta bi aste hautemandakoen oso gainetik dago, 41 eta 38 izan ziren orduan, hurrenez hurren.
Iruñeko II. Zabalgunean izan dira kutsatze gehien, 28, Mutilban eta Baraiñen 25na kasu eta Arrotxapean 21 izan dira.
Nafarroako Gobernuaren datuen arabera, Saloun izan diren gazteen artean 1.000 kutsatze baino gehiago atzeman dira oraingoz. Kutsatzeen gorakada dela-eta, deseskalatzean pauso bat atzera emango duela iragarri zuen atzo Nafarroako Gobernuak eta dantzalekuen ordutegia 04:00etatik 01:00etara aurreratuko duen araua indarrean sartuko da gaur gauerdian.