Gizartea -

KORONABIRUSA

Osasun txartela izan edo ez, txertatzeko deia egin die Nafarroak biztanle guztiei

Foru Gobernuak kanpaina jarri du abian migratzaileei txertoa jartzera dei egiteko, erregularizatuta egon edo ez, osasun-txartela izan edo ez. Zortzi hizkuntzetan idatzitako kartelak atera dituzte.

Jarraitu beharreko pausoen kartelak atera dituzte, zortzi hizkuntzatan. Arg: Nafarroako Gobernua.
Jarraitu beharreko pausoen kartelak atera dituzte, zortzi hizkuntzatan.
Jarraitu beharreko pausoen kartelak atera dituzte, zortzi hizkuntzatan. Arg: Nafarroako Gobernua.

o.p. | eib media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Gobernuak pertsona migratzaileei dei egin die covid-19aren aurkako txertoa jartzeko txanda eska dezaten, erregularizatuta egon ala ez, osasun-txartela izan ala ez, "ezin baitugu utzi egoera administratiboak osasuna den giza eskubide batean eragina izan dezan, ez eta gizartearen osasun publikoan ere".

Hala azpimarratu du Eduardo Santos Migrazio Politika eta Justizia sailburuak,kanpaina berriaren aurkezpenean; parte hartu dute migratzaileen kolektiboetako kideek ere, euren hizkuntzetan txertaketaren aldeko mezuak igorriz.

Txertatu nahi duten pertsonei, beraz, Osasun Txartel Indibiduala (OTI) izan ala ez, gertuenen duten osasun-zentrora joateko dei egin diete txanda eska dezaten: "Ez dago erregularizatuta egon beharrik, hori ez da arazo txertoa jaso ahal izateko", esan du Santosek, horixe baita, bere esanetan, "horixe baita kanpainaren gakoa", osasun sisteman ez egoteagatik adinez hala zegokionean deitu ez zaien pertsonengana iristea hain zuzen.

Kanpainaren bidez, txertoa jasotzeko eman beharreko pausoak zehazten dira, eta atzerriko 8 hizkuntzatara itzulitako karteletan jasotzen da: arabiera, bulgariera, txinera, frantsesa, ingelesa, portugesa, errumaniera eta errusiera.

Gobernuaren konpromisoa berretsi du sailburuak, Nafarroan txertaketa pertsona guztiengana iristea, alegia, "osasun arloan duten egoera administratiboa edozein dela ere", eta azpimarratu du txertaketa kanpaina hori modu espezifikoan eta hainbat hizkuntzatan jakinaraztea bere departamentuaren helburuari erantzuten diola: "informazioa ez eskuratzea ez dadila izan inorentzat zailtasun gehigarri bat".

Atzerrian jaiotako herritarrentzat berariaz sortutako kartelek, pertsona horiek kontuan hatu eta lokalizatzeko moduan egoteko eman beharreko pausoen berri ematen dute, hala, dagokionean Nafarroako Txertaketa Estrategiaren barruan txertatuak izan daitezen.

Behin datuak eguneratuta eta osasun-txartela eskuratuta, hiru telefono zenbakitara deitu ahal izango da (bat Iruñea ingururako, bestea Lizarra ingururako eta hirugarrena Tutera ingururako). Telefono bidezko arreta-zerbitzu hori hori hainbat hizkuntzatan emango da, komunikazioa ahalik eta gehien errazteko. Telefono-zenbaki horien bidez izapidetuko dira txertaketarako hitzorduak.

Honakoak dira telefono zenbaki horiek: 948 370 130 Iruñeko eremurako; 948 370 135 Lizarrako eremurako; eta 948 370 140 Tuterako eremurako.

behin txertoa hartzeko txanda eskuratuta, esleitutako tokira joan behar dute herritarrek, Indarrean den identifikazio-agiriren bat aurkeztu beharko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Migrazioa Nafarroa Tutera Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Lizarra Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Osasunbidea