Gizartea -

KORONABIRUSA

Hiru pertsona atxilotu dituzte Tolosako txertaketa gunean lapurtzen saiatzeagatik

Beotibar pilotalekuan sartu dira eta ordenagailuak lapurtu dituzte. Ertzaintzak eta Udaltzaingoak hiru pertsona atxilotu dituzte eta txertaketa ez da eten gne horretan.

Tolosako Beotibar frontoia, txertaketa gunea.
Tolosako Beotibar frontoia, txertaketa gunea.
Tolosako Beotibar frontoia, txertaketa gunea.

ANE SANTESTEBAN | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur goizaldean lapurreta egiten saiatu dira Tolosako txertaketa gunean, Beotibar pilotakeluan. Udalak baieztatu duenez, Ertzaintzak eta Udaltzaingoak esku hartu dute eta hutsean geratu da ahalegina. Txertaketak, beraz, aurrera darrai gune horretan.

Ertzaintzak Euskadi Irratiari baieztatu dionez, Beotibarko txertaketa gunean lapurrak sartu dira. Txertorik ez da gordetzen bertan, eta, ordenagailuak eramaten saiatu dira. Udaltzaingoak eta Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu dituzte eta materiala berreskuratu dute.

Tolosako Udalaren arabera, txertaketa ez da eten eta ohiko jarduera martxan da Beotibar frontoiko txertaketa gunean.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Txertoak Lapurretak azken ordukoa Koronabirusaren olatua gaur