Gizartea -
DESAGERTZEA
Lekeitio parean desagertutako urpekaria bilatzeari ekin diote berriro
Santa Katalina itsasargiaren parean desagertu zen igandean urpekaria, lagun batekin arrantzan ari zela; honek eman zion abisu Ertzaintzari.
EITB MEDIA
Eguneko lehen argiekin ekin diote berriz Lekeitio parean desagertutako urpekaria bilatzeko lanei. Ertzaintza, Larrialdi Zerbitzuak, Ondarroako Gurutze Gorriaren Itsas Salbamenduko zerbitzua eta Lekeitioko sorosleak haren bila jardun ziren arratsalde osoan zehar, eta gauean bilaketa lanak eten behar izan zituzten.
EITB Mediak jakin ahal izan duenez, bi lagun arrantzan ari ziren Santa Katalina itsasargiaren parean eta laguneko batek bestearen arrastoa denbora batean galdu ondoren, Ertzaintzari abisu eman zion 17:45 aldera.
Berehala jarri zen abian bilaketa, baina oraingoz ez du fruiturik eman.
Gurutze Gorria, Itsas Salbamendua, Ertzaintzaren helikoptero bat eta urpekariak bertaratu dira.