Gizartea -

KORONABIRUSA

355 positibo atzeman dituzte Nafarroan, azarotik ikusten ez zen kopurua

Positibitate tasa % 21,1era igo da, gazteen artean izan diren kutsaketengatik batez ere. Kasu berrien % 88k 15 eta 29 urte artean dituzte eta % 70ek jatorri indiarreko Delta aldaera dute.

Osasun langileak Foremen, Salouko baheketa berezian. Argazkia: EITB Media
Osasun langileak Foremen, Salouko baheketa berezian. Argazkia: EITB Media
Atzo baino % 21 positibo gehiago Nafarroan; gehienak, Saloutik etorritako gazteak

1:21

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Foru Erkidegoan gorakada izugarria izan dute covid-19 kasuek azken orduetan. Ostegunean 113 kasu berri atzeman zituzten, ostiralean 152 eta gaur 355, Foru Gobernuak emandako datuen arabera. Positibo asko eta asko Saloutik itzulitako gazteen artean diagnostikatu dira. Iazko azaro hasieratik ez zen horrelako positibo kopururik atzematen Nafarroan.

Larunbat honetan 1.675 proba egin dituzte Foru Erkidegoan, PCR eta antigeno testen artean, eta % 21,2k positibo eman dute, aurreko eguneko tasa bikoiztuz ( % 10,5).

Zizur Nagusian eta Iruñeko Arrotxapea auzoan izan dira positibo gehien, 34 bakoitzean. Ondoren, Huarten, Tuteran eta Ermitagañna 13naa: Barañainen, San Juanen eta Iturraman 12na; eta Atarrabian, Burlatan eta Azpilagañan 11na.

355 positibo horien % 88k 15 eta 29 urte artean ditu. Nafarroako Osasun Sailak baheketetan parte hartzeko deia egin die gazteei, eta isolamendu, babes eta prebentzio neurriak mantentzeko eskatu die, kutsatze berrien % 70 jatorria Indian duen Delta aldaerakoa baita, nahiz eta ospitaleko egoera egonkor mantentzen den, oraingoz.

Baheketa masiboa Saloun izan diren 17 eta 25 urte bitarteko nafar gazteei

Nafarroako Gobernuak bi gune espezifiko ezarri zituen ostiralean Iruñean-autobus geltokian eta Foremen- eta bat Tuteran,- Sofia Erregina Ospitalean- Saloura bidaiatu duten taldeei baheketa berezia egiteko, handik itzuli diren 16 gazte talderen artean 26 positibo atzeman ostean.

Lehen egunean 349 proba egin zituzten eta baheketan, oraingoz, 168 positibo baieztatu dituzte.

Ospitaleetako egoera egonkor

Ospitaleko egoerari dagokionez, larunbatean bi pertsona ospitaleratu behar izan zituzten eta 22 pertsona daude une honetan ospitaleratuta, horietako 7 ZIUn, atzo baino bat gehiago.

Bestalde, txertaketak aurrera jarraituko du asteburu osoan, eta datorren astetik aurrera 18 eta 29 urte bitarteko gazteek ere hitzordua hartzeko aukera izango dutela aurreikusi dute. Era berean, 60 eta 67 urte eta AstraZenecaren bigarren dosiaren zain daudenek ere aurreratu egin ahal izango dute hitzordua.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea azken orduko berriak Albisteak Nafarroa Tutera albisteak Gaixotasunak albisteak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Lodosa albisteak Tafalla albisteak Etxarri Aranatz Gaurko azken orduko albistea Osasun albisteak gaur Lizarra azken ordukoa Altsasu azken ordukoa Corella albisteak Azkoien albisteak Barañain albisteak Cintruénigo albisteak Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa olatu berria Nafarroako Osasun Zerbitzua