Gizartea -

Koronabirusa

Positibo eman dutenak soilik konfinatu behar direla ebatzi du Palmako epaitegiak

Balearretako Gobernuak Mallorcara bidaian joan ziren gazte guztiak hotel batean isolatzea agindu zuen, brote handi bat detektatu eta gero.

Palmako Bellver hotelan konfinatuta dauden hainbat gazte balkoietan. Argazkia: EFE
Palmako Bellver hotelan konfinatuta dauden hainbat gazte balkoietan.
Palmako Bellver hotelan konfinatuta dauden hainbat gazte balkoietan. Argazkia: EFE

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ikasturte bukaerako bidaian Mallorcara joandako gazte guztiak hotel batean konfinatzeko agindua eman zuen Balearretako Gobernuak, covid-19 agerraldi handi bat antzeman ostean. Alabaina, Palmako epaitegi batek ebatzi du koronabirusaren proban positibo eman dutenak soilik isolatu behar direla.  

Ebazpenaren arabera, negatibo eman dutenei edo oraindik proba egin ez dutenei ezin zaie konfinatuta egotera behartu. Ildo horretan, epaileak dio Gobernuak ez duela egiaztatu gazte horiek guztiak positibo eman dutenen kontaktu estuak direnik. Hortaz, hartutako neurria gehiegizkoa dela ondorioztatu du.

Palmako Bellver hotelean 269 gazte daude isolatuta, tartean 24 euskal herritar. Oraingoz, 68k eman dute positibo covid-19a detektatzeko proban. Epaia kontuan hartutan, azken horiek konfinatuta jarraitu beharko dute, baina gainerakoek ez.

Bestalde, isolamenduan dauden pertsonen egoerari buruzko informazioa bost egunean behin auzitegiaren esku jar dezala agindu dio epaileak Gobernuari.

Balearretako Justizia Auzitegi Nagusian helegitea aurkezteko aukera badago ere, epaitegiak hartutako erabakia berehala aplikatu beharra dago.

Getxoko bederatzi gazteak Mallorcako hoteletik irten eta Euskadira itzuli dira
Getxoko bederatzi gazteak Mallorcako hoteletik irten eta Euskadira itzuli dira
Getxoko bederatzi gazteak Mallorcako hoteletik irten eta Euskadira itzuli dira

1:24

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Balearrak Koronabirusa Gazteak