Gizartea -

HEZKUNTZA

Jaurlaritzak ikastetxe publikoetako zuzendaritzak egonkortu eta indartu nahi ditu

Ardura postu horiek hartzeko dagoen arazoa aintzat hartuta, Hezkuntza Sailaren asmoa ardura horiek hartuko dituzten irakasleei plusak igo, garai sabatikoak eskaini eta formakuntza eskaintzea da.

Ikasleak eskola batean. Argazkia: Irekia.
Ikasleak eskola batean
Ikasleak eskola batean. Argazkia: Irekia.

N. B. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ikastetxe publikoetan zuzendaritza taldeak sustatu, egonkortu eta indartu nahi ditu. Ardura postu horiek hartzeko dagoen arazoa aintzat hartuta, Hezkuntza Saila aztertzen ari da  ardura horiek hartuko dituzten irakasleei plusak igo, garai sabatikoak eskaini eta formakuntza ematea.

Ikastetxe publikoetako zuzendariekin izandako azken bileran jarri ditu Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak neurri horiek mahai gainean.

Izan ere, erantzukizun handiko postua da ikastetxe batean  zuzendaritza taldeko kide izatea, eta egoera hobetzen ari den arren, batean baino gehiagotan gertatzen da ikuskariak parte hartu eta proposatu behar izatea, ez dutelako klaustroko irakasleek ardura horietako bere burua aurkezten.  

Beraz, hori zuzentzeko bidean etor daitezkeen neurriak txalotu ditu Iñigo Salaberria EHIZE ikastetxe publikoetako zuzendarien elkarteko presienteak.

Neurri horien artean, Hezkuntza saila aztertzen ari da ardura horiek beteko dituztenei plusak igo, denboraldi sabatikoak eskaini, atseden tarteak eskaini  eta formakuntza eman,  ikastetxeetara iristen diren tramite administratibo guztiei egoki erantzuteko gai izan daitezen. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza Umeak Koronabirusa