Gizartea -

KORONABIRUSA

Gelditu egin da Euskadin intzidentzia-tasa metatuaren beherakada

Beheranzko joera moteldu egin da birsorkuntza tasaren igoerarekin, 1,08an baitago, baina ospitaleen egoerak hobera egiten jarraitzen du.

Hainbat lagun errepide bat gurutzatzen, Bilbon. Argazkia: EITB Media.
Hainbat lagun errepide bat gurutzatzen, Bilbon
Hainbat lagun errepide bat gurutzatzen, Bilbon. Argazkia: EITB Media.

Naiara Ballesteros | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia-tasa metatuaren jaitsiera ia gelditu egin da Euskadin. Ostiralean gora egin eta larunbatean behera egin ostean, azken orduetan adierazle horrek puntu bat egin du gora eta 104,10 kasukoa da, gazteen artean kutsadurek eragin duten gorakadaren ondorioz.

Halaber, covid-19aren bilakaeraren beheranzko joera moteldu egin da birsorkuntza tasaren igoerarekin (R0), 1,08an baitago.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren buletin epidemiologikoaren azken datuen arabera, igande honetan 142 positibo berri atzeman dituzte, 4.821 proba diagnostiko egin ostean. Horrela, egindako probekin alderatuta, positiboen tasa % 2,9koa da. Hala eta guztiz ere, asistentziaren presioak hobera egiten jarraitzen du.

Datuak lurraldez lurralde aztertuta, 77 positibo berri atzeman dituzte Bizkaian, 56 Gipuzkoan eta 7 Araban. Horiez gain, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo bizi diren bi pertsonak positibo eman dute.

Deigarria da atzo atzemandako positiboetako 58 0 eta 18 urte bitartekoak direla, adin-tarte horretan pilatu baita eragin handiena: 190,47 kasu. 58 horietako 38 kasu 17 eta 18 urteko gazteen artean detektatu dituzte.

Araban metatutako intzidentziak behera egiten jarraitzen du, eta dagoeneko 94,49koa da. Bizkaian, tasa hori 111,48 kasukoa da, eta Gipuzkoan, berriz, 89,25ekoa.

Zumaia gorrian dago berriro, eta 11 udalerrik berdera egin dute jauzi.

Atzo ere, R0 indizeak okerrera egin zuen, eta 1etik gora dago berriro. Horrek esan nahi du gaixotasuna errazago zabaltzen ari dela, kutsatutako pertsona bakoitzak pertsona bat baino gehiago kutsa dezakeelako. R0 indizea 1,08an dago.

Adierazle horrek hobera egin du Araban (0,96tik 0,92ra), baina okerrera egin du Bizkaian (0,91tik 0,93ra), eta oso txarra izaten jarraitzen du Gipuzkoan (1,49), aurreko eguneko 1,50aren aldean.

Intzidentzia-tasaren arrazoiak (egungo 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasa duela astebetekoarekin alderatzen duena) ere okerrera egin du, 0,91koa baita.

Atzo 35 pertsona zeuden zainketa intentsiboetako unitateetan covid-19aren ondorioz, bezperako kopuru berbera, eta 48 zeuden gela arruntetan. Ospitaleratze berriak, ordea, 7tik 11ra igo ziren.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak