Gizartea -
Covid
Jonan Fernandez: "Aztertutako laginen % 15 delta aldaerakoak dira"
LABIren batzorde teknikoko koordinatzailearen ustez, uda amaitu aurretik lortuko dugu talde immunitatea, eta ez du uste txertaketa-irizpideak aldatu behar direnik gazteei txertoa lehenago jartzeko.
EITB Media
Jonan Fernandez LABIren batzorde teknikoko koordinatzaileak Radio Euskadiko "Boulevard informativo" saioan astelehen honetan egindako elkarrizketa batean adierazi duenez, "mehatxuak hor daude eta ez da arriskatzeko unea".
Une honetan "ezezaguna" da delta aldaerak gure artean izango duen eragina, eta atzerapauso nabarmenik aurreikusten ez badu ere, "aurrera ez egiteko arriskua dago".
Delta aldaera "kezkaren aldaera" gisa definitu du LABIren batzorde teknikoko koordinatzaileak, eta Erresuma Batuan eta Israelen zer gertatu den aztertu eta jakin behar dela dio.
Aztertutako laginen % 15 delta aldaerakoak direla baieztatu ondotik, arakaitzaileekin kolaboratzeko deia luzatu die herritarrei. Fernandezen arabera, "txertoa jartzea bezain zeregin garrantzitsua da arakatzaileena"; izan ere, "atzera egitea dago jokoan, eta garrantzitsua da arakatzaileei laguntzea".
LABIak gazteen txertaketa aurreratu nahi ote duen galdetuta, Jonan Fernandezek esan du txertaketa-irizpideak "ondo pentsatuta" daudela eta "irizpide etikoei" erantzuten dietela. Horregatik, ez dela inongo aldaketarik izango gai horretan azaldu du.
Oraindik eman gabe dauden AstraZenecaren bigarren dosiei dagokienez, LABIren batzorde teknikoaren koordinatzaileak azaldu du aste honetan "txerto ugari" iritsiko direla eta "bigarren dosia bizkortu" egingo dutela.
Uztailerako talde inmunitea lortzea zaila ikusten duen arrean, uda amaitu aurretik lor daitekeela uste du Fernandezek.