Gizartea -
KORONABIRUSA
36 kasu atzeman dituzte Nafarroan, azken egunetako bide beretik
Sarrigurenen diagnostikatu dituzte bigarren egunez jarraian covid-19 kasu berri gehien: lau.
EITB MEDIA
Covid-19 kutsatze datuek bere horretan jarraitzen dute Nafarroan. Ostiralean 34 positibo berri detektatu bazituzten, atzo, larunbata, 36 pertsonak eman zuten positibo.
948 proba diagnostiko egin zituen Osasun Sailak (PCR eta antigeno testen artean) egunean zehar, eta horien % 3,9k eman zuten positibo (bezperan % 2,6k) Nafarroako Gobernuaren datuen arabera.
Zonaldeka, Sarriguren herrian izan ziren positibo gehien bigarren egunez jarraian: lau. Ondoren, Zuasti, Ribaforada, Tutera ekialdea eta Iruñeko San Jorge auzoan hiruna.
Guztira 21 pertsona daude ospitaleratuta Nafarroan, horietako 7 ZIUn, aurreko egunetan bezala.
Ospitaleratze berririk ere ez da izan eta inor ez da hil covid-19a dela eta. Pandemia hasi zenetik 1.192 pertsona hil dira arrazoi honegatik.
Txertaketa
Covidaren aurkako txertaketari dagokionez, 5.662 dosi jarri zituzten atzo. Guztira, 577.933 dosijarri dira eta 237.337 pertsona daude erabat immunizatuta.