Gizartea -
KORONABIRUSA
Behera egin dute kutsatzeek Nafarroan, 34 kasu atzeman baitituzte azken egunean
% 2,6koa izan da positibitate tasa. Atzo ez zen ez ospitaleratzerik ezta heriotzarik izan covidagatik.
EITB MEDIA
Covid-19 kutsatze datuek hobera egin dute azken egunetan Nafarroan. Ostegunean 51 positibo berri detektatu bazituzten, atzo, ostirala, 34 pertsonak eman zuten positibo.
1.326 proba diagnostiko egin zituen Osasun Sailak (PCR eta antigeno testen artean) egunean zehar, eta horien % 2,6k eman zuten positibo, Nafarroako Gobernuaren datuen arabera.
Zonaldeka, Sarriguren herrian izan ziren positibo gehien: lau. Ondoren, Iruñeko Txantrea eta Arrosadia auzoetan zein San Adrian herrian, hiruna, eta San Jorgen, Mendillorrin eta Ribaforadan bina.
Bestalde, atzo ez zen ospitaleratzerik izan, ezta heriotzarik ere covid-19agatik.
Ospitaleetako egoerari dagokionez, 21 pertsona zeuden ostiralean covidagatik ospitaleratuta, horietako 7 ZIUn, bezperan bezala.
Txertaketa
Covidaren aurkako txertaketari dagokionez, 6.428 dosi jarri zituzten atzo. Guztira, 572.271 dosijarri dira eta 233.667 pertsona daude erabat immunizatuta.