Gizartea -

Koronabirusaren semaforoa

Euskal Autonomia Erkidegoko herri guztiek gune gorritik irtetea lortu dute

Gueñes izan da eremu kritikotik atera den azken herria.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email
OHARRA: Koloretako semaforoak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 5.000 biztanletik gorako udalerrien egoera epidemiologikoa adierazten du, baina ez dakar herriak perimetralki ixtea, mugikortasuna librea baita alarma-egoera amaitu ondoren.

Arabak (107 kasu 100.000 biztanleko) eremu horian jarraitzen du, baita Amurriok, Laudiok eta Gasteizek ere. Agurainek, bestalde, berdeari eutsi dio. Araban ez dago herririk gorrian, ezta laranjan ere.

Bizkaian hori dago semaforoa (114 kasu 100.000 biztanleko).

Güeñesek lortu du gune gorria atzean uztea, eta laranjan dago orain, Zallarekin batera.

Hori dauden udalerriak hauek dira: Abandto, Abadiño, Arrigorriaga, Barakaldo, Basauri, Berango, Bilbo, Derio, Durango, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Getxo, Gorliz, Leioa, Markina-Xemein, Mungia, Muskiz, Ondarroa, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopela eta Trapaga. 

Balmasedak, Bermeok, Elorriok, Ermuak eta Lekeitiok eremu berdean jarraitzen dute. Gainera, Gernika-Lumo sartu da zerrendara.

Gipuzkoa ere, eremu horian dago (83 kasu 100.000 biztanleko), eta ez dago udalerririk eremu gorrian, ezta laranjan ere.

Horian daude, beraz, Aretxabaleta, Arrasate, Astigarraga, Azkoitia Azpeitia, Donostia, Hondarribia, Irun, Lezo, Lasarte-Oria, Lazkao, Mutriku, Oñati, Ordizia, Orio, Tolosa, Urnieta, Urretxu Villavona-Amasa, Zumaia, Deba eta Usurbil.

Berde jarraitzen dute Andoainek, Beasainek, Bergarak, Eibarrek, Elgoibarrek, Errenteriak, Hernanik, Legazpik, Lezok, Oiartzunek, Pasaiak, Zarautzek eta Zumarragak.

Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bilbo Herriak eta Hiriak Santurtzi Sopela albisteak Bizkaia Gipuzkoa Araba Elgoibar Eusko Jaurlaritza Azpeitia Tolosa Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Arrasate argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Agurain Lekeitio bideoak Durango Zumarraga Azkoitia Ordizia Astigarraga Oñati Beasain Albisteak Osasun albisteak Medikuak Derio albisteak Erizaintza Sendagaiak Koronabirusa Alarma egoera