Gizartea -

Egia

Desgaitasuna duen familia baten etxegabetzea bertan behera utzi dute, Donostian

Defentsak aurkeztutako apelazio helegitea izapidetzea onartu ostean, derrigor utzi behar zuten bertan behera ekainaren 25erako aurreikusitako utzarazpena.

Etxegabetzeen aurkako protesta. Argazkia: GipuzkoaGaur
Etxegabetzeen aurkako protesta. Argazkia: GipuzkoaGaur
Etxegabetzeen aurkako protesta. Argazkia: GipuzkoaGaur

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kaleratzeak Stop plataformak jakinarazi du bertan behera geratu dela Donostiako Egia auzoko Aldakonean egin behar zuten etxegabetzea. Desgaitasuna duten ama-seme batzuk dira bertan bizi direnak.

Plataformak eskerrak eman dizkie mobilizazioetan parte hartu duten guztiei, plataforma sozialei eta ordezkari instituzionalei.

Gainera, azaldu du datozen egunetan iragarriko dutela Alkatetzarekin egingo duten batzarra. Bilera horretan "Kutxabankekin bermatuko da errenta zaharreko kontratu mugagabearen segurtasuna, zenbatekoa, eta ordaintzeko modua". Horrela, etorkizunean Kutxabankek salaketa jartzea galaraziko omen da.

Kaleratzeak Stopek atzo jakin zuen etxegabetzea bertan behera geratuko zela, eta zehaztu du defentsak aurkeztutako apelazio helegitea izapidetzea onartu delako izan dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Kaleratzeak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak