Gizartea -

Ume lapurtuak

12 umeren gorpuzkiak bilatuko dituzte Gipuzkoako hilerrietan

SOS-Ume Lapurtuak elkarteko bozeramaileak gogora ekarri duenez, aurreko egunetan bi ume gehiagoren gorpuak bilatu dituzte Gipuzkoan: Donostian lehena eta Itsasondon bigarrena.

Itsasondon ez dute gorpuzkinik aurkitu. Argazkia: EITB.
Itsasondon ez dute gorpuzkinik aurkitu. Argazkia: EITB.
ETB ume lapurtuen ikerketak zuzendu dituen forentsearekin izan da

01:43

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

SOS-Ume Lapurtuak elkarteak esan duenez, Gipuzkoako zenbait hilerritan 12 umeren gorpuzkiak bilatuko dituzte datozen egunetan, jaio eta berehala hil ziren umeen gorpuak ote diren baieztatzeko.

Amadeli Diaz SOS-Ume Lapurtuak elkarteko bozeramaileak gogora ekarri duenez, aurreko egunetan bi ume gehiagoren gorpuak bilatu dituzte Gipuzkoan: Donostian lehena eta Itsasondon bigarrena. Kasu bietan, ez zen gorpuzkirik agertu.

Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatearekin egindako bileraren ostean Diazek adierazi duenez, ustez lapurtutako haurren 320 kasuren berri izan dute dagoeneko Gipuzkoan. Orain arte, kopuru horren % 10-15 artxibatu dituzte.

Hildakotzat jotako ume horiek lapurtu eta saldu egin zituztela uste du elkarteak. Izan ere, SOS-Ume Lapurtuak elkarteak "bost edo sei" aurkitu ditu. Haien truke "dirua" ordaindu zutela berretsi du elkarteak: "Pisu baten balioa ordaintzen zuten, gutxienez".

Arreta zerbitzu berezia eskatu diote Gipuzkoako Aldundiari

Haur lapurtuen kasuen biktimak hartzeko zerbitzu berezia martxan jartzeko eskatu diete Gipuzkoako Batzar Nagusiek Foru Aldundiari, adierazpen instituzional baten bidez.

SOS-Ume Lapurtuak elkarteak esan duenez, Gipuzkoako zenbait hilerritan 12 umeren gorpuzkiak bilatuko dituzte datozen egunetan, jaio eta berehala hil ziren umeen gorpuak ote diren baieztatzeko.Amadeli Diaz SOS-Ume Lapurtuak elkarteko bozeramaileak gogora ekarri duenez, aurreko egunetan bi ume gehiagoren gorpuak bilatu dituzte Gipuzkoan: Donostian lehena eta Itsasondon bigarrena. Kasu bietan, ez zen gorpuzkirik agertu.Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatearekin egindako bileraren ostean Diazek adierazi duenez, ustez lapurtutako haurren 320 kasuren berri izan dute dagoeneko Gipuzkoan. Orain arte, kopuru horren % 10-15 artxibatu dituzte.Hildakotzat jotako ume horiek lapurtu eta saldu egin zituztela uste du elkarteak. Izan ere, SOS-Ume Lapurtuak elkarteak "bost edo sei" aurkitu ditu. Haien truke "dirua" ordaindu zutela berretsi du elkarteak: "Pisu baten balioa ordaintzen zuten, gutxienez".Arreta zerbitzu berezia eskatu diote Gipuzkoako AldundiariHaur lapurtuen kasuen biktimak hartzeko zerbitzu berezia martxan jartzeko eskatu diete Gipuzkoako Batzar Nagusiek Foru Aldundiari, adierazpen instituzional baten bidez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lapurtutako umeak Euskadi Gipuzkoa Gizartea bideoak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Goierri azken ordukoa