Gizartea -
Koronabirusaren semaforoa
Zalla irten ostean, ez dago udalerririk eremu gorrian
Gainera, Ermua, Bizkaian, eta Beasain, Bergara, Errenteria eta Villabona-Amasa, Gipuzkoan, udalerri berdeak dira gaurtik aurrera.
ANE SANTESTEBAN | EITB MEDIA
Arabak (109 kasu 100.000 biztanleko) eremu horian jarraitzen du, baita Agurainek, Laudiok eta Gasteizek ere. Araban ez dago herririk gorrian, ezta laranjan ere.
Semaforokoak berde jarraitzen du Amurrion.
Bizkaian hori dago semaforoa (128 kasu 100.000 biztanleko) eta ez dago herririk eremu gorrian.
Laranjan, berriz, Gueñes eta Ortuella daude, eta gaurtik aurrera Zalla ere bai. Hiru udalerri horiek soilik daude laranjan EAE osoan.
Hori dauden udalerriak hauek dira: Abadiño, Abanto-Zierbena, Arrigorriaga, Barakaldo, Basauri, Berango, Bermeo, Bilbo, Derio, Durango, Erandio, Etxebarri, Gernika-Lumo, Galdakao, Getxo, Gorliz, Leioa, Markina-Xemein, Mungia, Muskiz, Ondarroa, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopela, Trapaga eta Zornotza.
Balmasedak, Elorriok eta Lekeitiok eremu berdean jarraitzen dute, eta Ermua gehitu zaie.
Gipuzkoa ere, eremu horian dago (86 kasu 100.000 biztanleko), eta ez dago udalerririk eremu gorrian, ezta laranjan ere.
Horian daude, beraz, Arrasate, Astigarraga, Azkoitia Azpeitia, Donostia, Hondarribia, Irun, Lezo, Lasarte-Oria, Lazkao, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Orio, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Usurbil, Urretxu eta Zumaia.
Berde jarraitzen dute Aretxabaletak, Debak, Eibarrek, Elgoibarrek, Hernanik, Legazpik, Lezok, Oiartzunek eta Zumarragak, eta gaurtik berde ageri dira Beasain, Bergara, Errenteria eta Villabona-Amasa ere, datuak hobera egin ondoren.
Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.