Gizartea -

Natura

Hil egin da Urdaibaiko azken arranokume arrantzalea

Maiatza amaieran jaio ziren hiru txitak, Kantauriko kostetan azken hamarkadetan sortutako lehenak.

Arranokumeak. Argazkia: Urdabai Bird Center
Arranokumeak
Arranokumeak. Argazkia: Urdabai Bird Center

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urdaibain maiatzean jaiotako hiru arranokume arrantzaleek ez dute lortu bizirautea. Urdaibai Bird Centerrek konfirmatu duenez, gelditzen zen bakarra hil egin da.

Urdaibai Bird Centerren espezieen berreskuratze programaren baitan jaio ziren txorikumeak. Jaiotzak berebiziko garrantzia izan zuen, izan ere, azken hamarkadetan Kantauriko kostetan sortu diren lehenak ziren. Gainera, hiruretako bat albinoa zen, munduko espezie bakarra.

50.000 bisita baino gehiago izan ditu Urdaibaiko arrano-kabia erakusten duen webcamak
50.000 bisita baino gehiago izan ditu Urdaibaiko arrano-kabia erakusten duen webcamak
50.000 bisita baino gehiago izan ditu Urdaibaiko arrano-kabia erakusten duen webcamak

1:16

Bigarren arranokumearen heriotza konfirmatzean, zentroko langileek azaldu zuten oso espezie delikatua dela, eta arrano arrantzaleek hiltzeko arrisku handia dutela lehenengo hiru asteetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal herriak Gernika-Lumo argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Ingurumena Animalia basatiak Urdaibai Bird Center